“Gure Altxorra” Etxarri Aranazko abesbatzaren kontzertua – “Nuestro tesoro” concierto de la coral de Etxarri Aranatz
2019a Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatua izan da eta asmo handiko proiektu bat prestatzeko lekukoa hartu dugu. Kontzertu honi “GURE ALTXORRA / NUESTRO TESORO” deitu diogu.
Zapotekoa, tokelautarra, sami, zulu, swahili, tamil, gaelikoa, sardera, romaniera, etab. Hogei hizkuntza ezberdin jatorri anitzeko hogei musika piezentzat, Zeelanda Berria, Mexiko, Balkanak edo Galiziatik iritsiak, besteak beste. Hizkuntza ez da soilik komunikazio bidea, horrez gain herrien ezagutzak eta jakituria gordetzen ditu, bizitzeko, pentsatzeko eta ingurunearekin erlazionatzeko moduak biltzen ditu, munduari buruzko ikuspegi bat eskaintzen du, eta gizarte- eta kultura- nortasunaren motore nagusia da. Azken finean, GURE ALTXORRA.
|